Presoak Mirakruzeko “checa”n

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 38-45 orr.)

“Mirakruzeko checa” izenekoari buruzko informazioa Causa Generaletik dator[1]. Checa[2] La Asunción komentuan zegoen, eta bertako agintariek konfiskatu egin zuten, mojak etxetik atera ondoren. Checa izateari dagokionez, informazio ofiziala kontraesankorra da. Checaren kontrolaren ondorioz, Batzordeak zuzenean bere gain hartuta eta zonaldeko fakzioetako (CNT, IR eta EAJ) guardiek babestuta, pentsarazten du tokiko kartzela moduko bat izan daitekeela, checa baino gehiago. Atxilotuen testigantzen arabera, ez zen ez galdeketarik ez torturarik egon, milizianoek egindako tratu txar eta hitzei buruzko aipamen gutxi batzuk izan ezik –batez ere, Gandásegui gotzainak eta haren laguntzaileak jasandako bultzadak eta umiliazioak–, eta, oro har, komentarioak positiboak dira. Gatibu kopuruari dagokionez, hamabostetik gorakoa da. Horien artean, honako izen hauek nabarmentzen dira:

ABACENS OLALLA, Pedro. Helbidea: Villa Bi-Semiac, Altza.

ARAMBURU, Luis. Altzako Udalaren kontularia.

CASARES LARRARTE, Santiago. Helbidea: Nafarroa etorbidea 39, 1.a, Altza.

CAUDEVILLA, Valerio. Kapilaua, Gandásegui artzapezpikuaren laguntzailea.

CORTADI IRIZAR, José. Helbidea: Marrus baserria, Altza.

ECHEZORTU BEITIA, Juan. Altzako udaltzaina[3].

ELIZALDE. Hornidura-langilea 40ko hamarkadan.

GANDÁSEGUI GORROCHÁTEGUI, Remigio. Valladolideko artzapezpikua.

GÓMEZ, Luis. Tranbia Konpainiako langilea.

MÁS, Fernando. Altzako Udal Epaitegiko idazkaria.

MENDIZABAL, Juan. Altzako Udalaren idazkaria.

MERINO LACARRA, Amadeo. Botikaria. Botika Herrera 15, 1. helbidean.

SÁNCHEZ. Tranbia Konpainiako langilea.

TEJADA Y SÁEZ DEL PRADO, Juan Bautista. Altzako senatari erretiratua eta monarkiaren azken alkatea. Ricardo eta José María semeekin batera gatibu hartu zuten. Helbidea: Villa Iruña, Intxaurrondo.

ZUGASTI AROCENA, Anselmo. Helbidea: Aizpurucho, Altza.

 

[1] EAH, Exp. FC-CAUSA_GENERAL, 1336, Exp. 4.

[2] Jatorrian “VCheKa”, Kontrarreboluzio eta Sabotajearekin Borrokatzeko Batzorde Aparteko Panrusaren siglak, sobietar inteligentzia politiko-militarreko lehen zerbitzuaren izena. Errepresio-jardueratik, atxiloketetatik eta exekuzioetatik abiatuta, polizia sekretuaren definizio gisa orokortu zen izena. Ondoren, Espainiako gerra zibilean, atxiloketak, galdeketak, torturak edo epaiketa sumarisimoak egin ziren alderdi eta sindikatuen egoitzak izendatu zituen.

[3] Amadeo Merino presoaren lekukotasunaren arabera (CGko IV Checas), bera atxilotu aurretik, Echezortu preso egon zen bertan, eta bere izena gogoratzen ez bazuen ere, Udaleko udaltzain zaharrena zela aipatzen du.

sortze data: 2020-12-02 / eguneratze data: 2020-12-08