Ana Maria Artazkoz Labaien

Ana Maria de los Dolores Eustaquia Vicenta Artazkoz Labaien (Altza, 1892-1930). Jaio zen urte berean Altzako San Martzial elizan bataiatu zuten. Aita Francisco Javier Mariano Ignacio de Artazcoz Urdinola zen (Oñatin, 1855-07-30), eta ama Maria Luisa Nemesia Labaien Aranzabe (Kuba, 1861), 1882. urtean ezkonduak. Alaba bakarra izan zen. Familia Herrerako Bidebieta jauregian bizi izan zen, Javier Artazkozek berak 1888. urte aldean eraikia.

Ana Maria hemezortzi urterekin ezkondu zen, Pedro Martinez de Irujo y Caro-rekin, Sotomayorko IX. dukea eta Irujo Etxearen V. markesa. Victoria Eugenia erreginaren Dama izateko ohorea eskuratu zuen. Bederatzi seme-alaba izan zituen eta horietako bat, Luis, Cayetana Fitz-James Stuart Silva-rekin ezkondu zen, Albako XVIII. dukesarekin, 2015. urtean zendu zena.

Arantza Martínez, Isabel Murillo: “Parque de Bidebieta”, in Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 91-107 http://altza.info/bilduma/pdf/L9287.pdf

Jesús Aldaba Domínguez: “Miguel Artazcoz, antepasado del Duque de Alba y su expediente de hidalguía”, in Antzina 20 (2015), 66-81.  http://www.antzinako.org/Revistas/Antzina_20.pdf

Wikipedia: Luis Martínez de Irujo y Artázcoz

sortze data: 2016-05-18 / eguneratze data: 2016-05-24