Zapiain oinetxea

Zapiain abizenekoak gutxienez XVI. mendetik erroturik daude Altzan eta eragin nabarmena izan dute Altzaren bizitza politikoan zein erlijiosoan, Arzak, Casares, Berra, Aduriz eta abarrekoekin batera.

Kokapena: Zapiain leinuaren oinetxea Sarruetan dago, Urumea ibaitik eta Astigarragako mugatik gertu.

C201a-018

Argazkia: Joxerra, 1987

Gaur egungo Zapiain/Zapin baserriak arkitekturaren aldetik ez dauka balio nabarmenik, baina jatorrizko leinuaren orubearen lekukoa izaten jarraitzen du.

Altzan Zapiain abizenaren lehen aipamena 1523. urtekoa da, Juanes de Çapiain, eta etxearena 1620. urtekoa. Lope de Isastik egin zuen Gipuzkoako oinetxeen zerrendan Zapiain oinetxea oker Astigarragan kokatu zuen.

ZAPIAIN izenaren aldaerak dokumentazioan: 1523 Juanes de Çapiain; 1620; 1626 Çapiain; 1635 Capiayn; 1645; 1719; 1764 Zapiain; Zapiain iuso; 1782; 1861 Zapin; 1863 Zapin; 1862 Zapin (2); 1894 Zapin. Amerikan Sapiain (Luis de Sapiain, 1714, Copiapó, Atacama, Txile).

Erreferentziak:

  • Zapiain etxea eta abizena Altzako Tokiko Bilduman, klik hemen.
  • Lope de Isastik 1625. urtean ZAPIAIN oinetxea Astigarragan kokatzen du (ISASTI, op. cit., 96. or.)
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 16, 20, 44, 95 orr.
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900). Artiga Bilduma 5. Altzako Historia Mintegia (2002), 83,84 orr.
  • ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 26 or.
sortze data: 2012-11-27 / eguneratze data: 2016-09-06