Jose Iruretagoiena Kerejeta

Jose Iruretagoiena Kerejeta (Getaria, 1889-03-18; Altza, 1942-01-16)

Jaiotza agirian José Joaquín Yrure Querejeta bezala agertzen da (aita Juan Ygnacio Yruretagoyena Lazcano)

Altzako zinegotzia 1931-1936 urte bitartean, 1931eko otsailaren 12ko hauteskundeetan.

Lizardi baserrikoa, baserritarra.

Altzako “Confederación Agro-Pecuaria-Sindicato Único” elkartearen presidentea (1933), egoitza Herrerako Txingurri etxean zegoena. Anaitasuna elkarteko presidentea.

Larraitz San Roman, Hautsa Kenduz: “Josefa Arregi eta bere senarra aurkitzen ditugu bertako maizterrak bezala. 1926an Josefa Arregik alargundu zuen, ondoren Jose Iruretagoienarekin ezkonduz. Lizardiko maiztertza senar-emazte berrira igaro zen.1940an Jose Iruretagoienak Lizardi erosteko pausua ematea erabaki zuen, horretarako 150.000 pezetako mailegua eskatzeko beharrean ikusi zen,horixe izan baitzen Elio Elio Magañón, Vellosako Marquesak Lizardi baserriaren truke eskatutako kopurua. Jasotako kreditua itzuli ahal izateko, Iruretagoienak baserriko basotik ahal zuen egur guztia ebaki zuen, eraikuntza material bezala salduz. Zuhaitzen motzondoak ere ikatza egiteko saldu behar izan ziren.”

Josean San Romanen Plácido semearen bitartez bildutako datuak: Josefa Arregi se casó en primeras nupcias con Nicolás Iribar y tubieron cinco hijos: Rosario, Mª Luisa, Juan Mari, Juanito y Jesús Mari (adoptado). En segundas nupcias casó con José Iruretagoyena, del caserio ¿Mañari? de Meagas (Getaria). Fue presidente de la Agrupación Agropecuaria, ubicada en Txingurri.

 

 

sortze data: 2021-02-25 / eguneratze data: 2021-02-25