Frantziako kontzentrazio-esparruetan barneratuak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 67-71 orr.)

Ondorengo zerrenda Frantziako kontzentrazio-esparruetako barneratuen fitxategi-bildumatik abiatuta egin da[1], erbesteko Euzkadiko Gobernuak egina. Funts beretik datozen beste iturri batzuk, hala nola Afrikako kontzentrazio-esparruetako fitxategiak[2] eta Bram[3], edo erbestean dauden euskal marinelen fitxategia[4], orri-oinean adierazita geratzen dira.

ALKAIN MENDIZABAL Luis. 18 urte. Herrerakoa[5]. Ikaslea. UGTko afiliatua. Euskadin, gudari; Katalunian, kabo. Campo de Judes-en (Sept-Fons) 1939ko apirilaren 1an barneratua; eta Campo de Gurs, Ilot D. 1939ko ekainaren 1ean Al ilot-era eraman zuten. B.24. Gº 3.

AMAT IRIBARREN, Segismundo. 43 urte. Altzan jaio zen 1897ko ekainaren 10ean. Jornalari, merkatari, upelgile. Ezkongabea. UGTko afiliatua. Euskadin: Karl Liebcknecht batailoian gudari, Altzako 1. Konpainia Gorria. Katalunian: Soldadu 13. brigadako Karl Liebcknecht 26 batailoian, Altzako 1. Konpainia Gorria. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien; Le Barcarès, Ilot H, Pabeiloi 12; eta Gurs, Ilot A, Bª 10, Gº 3º. Gerrako mutilatua. Deklaratua: erabateko ezgai. Gaixotasuna: giltzadura erradiokubitalaren ankilosia eta erradiazio karpianoaren ankilosia, ezkerreko aldean.

ANABITARTE ALTUNA, Celestino. 37 urte. Altzan jaioa. Eusko Abertzale Ekintzako afiliatua. Esparru hauetan barneratua: Argeles, eta Gurs, Ilot D, Bª 6, Gº 3º[6].

ARBONA EGUILUZ Enrique. 25 urte. Altzan jaioa. Zurgin. EAJko afiliatua. Euskadin, artilleriako gudari Donostian[7]. Katalunian, soldadu D.E.C.A. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 16 eremuan; Gurs, Ilot C, Bª 10, Gº 1º.

AZURMENDI URRESTARAZU, José. 19 urte. Altzan jaioa. Afiliazio politikorik gabe. Argeles kontzentrazio-esparruan barneratua[8].

BEITIA TXAKARTEGUI, Eusebio. 24 urte. Herreran jaioa, Altza. Saregile. UGTko afiliatua. Katalunian, soldado. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 16.  eremua; eta Gurs, Ilot B. Txilera ebakuatua 1939ko uztailaren 31n.

BERRA SÁEZ, José. 29 urte. Altzan jaioa. Izquierda Republicanako afiliatua. Katalunian, teniente. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, eta Gurs, Ilot B, 11. barrakaren burua. 1939ko ekainaren 15ean aztertu zuten esparrukoko tailer mekanikoan.

CALVO CERGUEIRAS, José. 31 urte. Altzan jaioa. Marinela. CNTkoafiliatua. Katalunian, teniente. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 14. eremua; eta Gurs, Ilot C, Bª 11, Gº 2º.

GALARDI ETXEBESTE, Iñaki. 26 urte. Pasaia/Altzan jaioa[9]. Bulegaria. Alderdi Komunistako eta UGTko afiliatua. Euskadin, 30.  batailoi Celtan gudari, 3. konpainia. Kabo. Katalunian, pentsiodun mutilatua. Erabateko ezgaitzat joa. Eskuineko eskuko atrofia dauka. Esparru hauetan barneratua: Argeles, Gernika-Berri azpi-esparruan, 1939ko martxoaren 30ean; eta Gurs, Ilot A. La Roseraie ospitalera eraman zuten, eta handik Ilbarritzeko gerrako mutilatuen egoitzara.

GALARRETA HERNAIZ, Félix. 26 urte. Altzan jaioa. Idazlaria. UGTko afiliatua. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 16. eremua; eta Gurs, Ilot C, Bª 2, Gº 3º.

GONZÁLEZ RODRÍGUEZ, Fabriciano. 47 urte. Altzan jaioa. Saregilea, Alderdi Komunistako kidea. Gerrako elbarria. Biriketako lesioa du. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 10. eremua; Le Barcarès, Ilot C; eta Gurs, Ilot A, Bª 10, Gº 5º. 1939ko ekainaren 4an Frantziako Ospitalera eraman zuten, eta La Roseraie ospitalera eraman zuten 1939ko uztailaren 14an. (ikusi Altzako Fronte Popularreko kideen zerrenda)

GONZÁLEZ SUANCES, Bernardo. 20 urte. Santanderren jaioa, eta Altzatik joana. Ezkongabea. Afiliaziorik gabekoa. Sugin D-23 dragaminetan. Zabbeus Makagnasseus-en[10], Tunisian[11] barneratua.

GUAL ABELLANEDA, Valentín. 33 urte. Altzan jaioa eta Errenteriako bizilaguna. Jostun ebakitzaile. UGTko eta Alderdi Komunistako afiliatua. Euskadin, Larrañaga Batailoiaren Komandante Intendentea. Katalunian, Intendentziako Kapitaina. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 12. eremua; eta Gurs, Ilot C, non Intendentzia-buru gisa jardun zuen.

ISTURITZ FALCÓN, Eugenio. Altzan jaioa. Karrozagilea. UGTko afiliatua. Euskadin, gudari. Katalunian, Infanteriako soldadua. Esparru hauetan barneratua: Arles-sur-Tech; Le Barcarès, 2. eremua; Gurs, Ilot D, Bª 11, Gº 2º[12].

PINTO SARDÓN, Isaac. 41 urte. Hermedes (Palencia) herrian jaioa eta Altzako bizilagua duela 20 urte. Zurgina. Alderdi Komunistako kidea. Euskadin, Gipuzkoa Batailoiaren gudaria, Lotuneak eta Transmisioak. Katalunian, pentsionista elbarria. Guztizko ezgai deklaratua. Gaitza: Nefritis. Esparru hauetan barneratua: Argeles, mutilatu gisa erreklamatua, 3ª lista Sete nº 159; eta Gurs, Ilot A, Bª 19, Gº 3º.

PORRAS MARTÍN, Juan. 41 urte. Donostian jaioa eta Altzako bizilaguna. UGTko afiliatua. Katalunian, Intendentzia, ganaduak. Ogibidea: Enplegatua. Esparru hauetan barneratua: Saint Cyprien, 13. eremua; eta Gurs, Ilot C. Bordelen bizi den anaiak erreklamatua, errekuperatu eta hara doa 1939ko maiatzaren 4an.

SÁNCHEZ FERROL, Antonio. 29 urte. Caramiñal (Coruña) herrian jaioa eta Altzatik etorria. Ezkondua. Gaitutako sugilea. UGTko afiliatua. Sugilea Donostia bouan. Gurs esparruan barneratua[13].

 

[1] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: «Ficheros (Gurs)».

[2] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de internados en los Campos de Concentración de África”.

[3] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de internados en el Campo de Concentración de Bram”.

[4] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de marinos vascos exiliados con finiquitos a diciembre de 1937”.

[5] Zalantzazkoa. Agian ez da Altzako Herrera, Bizkaiko Zallakoa edo beste Herrera bat.

[6] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de internados en el Campo de Concentración de Bram”.

[7] Agian Donostiako Artilleria astunaren 3. Erregimentuko kide izan dela esan nahi du.

[8] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de internados en los Campos de Concentración de África”.

[9] Beste dokumentu batzuetan Juan Ignacio Galardi Echeveste bezala agertzen da, Altzakoa zein Pasaiakoa.

[10] Ziurrenik transkripzio akats bat. Tunisiako zelaiaren izena Meheri-Zebbeus zen.

[11] EAH. Euskadiko Artxibo Historikoa. Dokuklik: “Fichero de marinos vascos exiliados con finiquitos a diciembre de 1937”.

[12] AHE. Archivo Histórico del Gobierno Vasco. En Dokuklik: “Fichero de internados en los Campos de Concentración de África”.

[13] AHE. Archivo Histórico del Gobierno Vasco. En Dokuklik: “Fichero de marinos vascos exiliados con finiquitos a diciembre de 1937”.

sortze data: 2020-12-02 / eguneratze data: 2020-12-08