Antonio Silva de Herrera

1940-04-06

Antonio Silva de Herrera (1896-?) Altzako alkate izan zen 1938ko urriaren 31tik 1940 apirilaren 6 arte, Donostiak Altza anexionatu zuen arte.

Datu biografikoak

  • 1896.- Villanueva (Sevilla) herrian jaio zen 1896ko apirilaren 1ean. (1)
  • 1928.- Alberto Rodríguez González-el Villa Sevilla eraikitzen du, Julimasene baserriaren inguruan. Alberto Rodríguez Elvira Rodríguezen anaia zen, Antonio Silvaren emaztea. (2)
  • 1930.- Buletin Ofizialean agertzen denez, Antonio Silvak lanik gabe dago, “sin ocupación alguna”, eta auzi bat dauka Donostiako “Electro Luz, S. A.”, enpresaren aurka soldatak zor dizkiolako. (3)
  • 1932.- Altza Herrian erroldatuta agertzen da: “Villa de Alza. Barrio Miracruz. Calle camino vecinal de Julimasene. Villa Sevilla”. Helbide honetan hiru lagun biziz dira: Alberto Rodríguez (57 urte, ezkongabea, “comisionista”), Elvira Rodríguez (51 urte, ezkondua, etxeko lanak) eta Antonio Silva (36 urte, ezkondua, “cesante”). Rodríguez anai-arrebak Errioxako Ausejo herrian jaioak ziren, eta hirurek hiru urte daramate Altzan erroldatuak. (4)
  • 1936.- 1932 urteko erroldako datuaz gain, jaiotze data zehatzak agertzen dira. Silva “cesante” bezala agertzen jarraitzen du eta Rodríguez “empleado”.(5)
  • 1938-1940.- Altzako alkate izan zen 1938ko urriaren 31tik 1940 apirilaren 6 arte “. (6)
  • 1940.- Maiatzaren 7an Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion babarrunak ilegalki saltzeagatik. (7)
  • 1945.- Iruñeako Gaztelu plazan karlisten agerraldi batean parte hartu eta gero, atxilotu egiten du poliziak bere etxean, (8)
  • 1956.- Madrileko Merkatal Agenteen Elkargoan baja ematen diote kuotak ez ordaintzeagatik. (9)
  • 1961.- Hirurogeita bost urte zituela, Madrilen poliziak kalean atxilotu egiten du ustezko komunitate erlijiosoen alde dirua biltzeagatik. Iruzu horretan aurretik ibilia dela baieztatzen dute. (10)
  • Heriotza data ezezaguna da

Villa Sevilla

Alberto Rodríguez González-ek eraiki zuen 1928. urteak, eta Miguel Antonio Setien izan zen arkitektoa. Etxearen helbidea: Mirakruz auzoa, Julimasene bidea, 69. zenbakia.

Villa Sevilla, kokapena (1960)
Villa Sevilla, 1928
Villa Sevilla, 1928 (Altzako Agiritegia, 007-29)

Erreferentziak

  1. Altzako Agiritegia, 1936. urteko errolda
  2. Altzako Agiritegia, 007-29
  3. Gaceta de Madrid,  1930 Tomo II Segundo trimestre, pág 121: “Antonio Silva de Herrera, sin ocupación alguna, contra la entidad comercial “Electro Luz, S. A.”, domiciliados en San Sebastián, sobre reclamación de salarios; pendiente ante Nos, en recurso de casación por infracción de ley interpuesto por el demandante, representado y defendido por el Letrado D. Luis Garrido Juaristi…
  4. Altzako Agiritegia, 1932. urteko errolda
  5. Altzako Agiritegia, 1936. urteko errolda
  6. Altzako Agiritegia, A 01-01 118-L (1936ko azaroa 1940ko martxoa)
  7. El Diario Vasco, 1940-05-07
  8. VILLANUEVA MARTÍNEZ, Aurora: “Los incidentes del 3 de diciembre de 1945 en la plaza del Castillo de Pamplona”. En Príncipe de Viana, nº 58, nº 212 (1997), pp. 629-652 (p. 643): “De los veinte carlistas vizcaínos asistentes a los actos de Pamplona, catorce de ellos fueron identificados por la policía y detenidos –tres en la capital navarra y el resto, a su regreso, en diferentes localidades de Vizcaya-. En el caso e Guipúzcoa, fueron nueve los carlistas detenidos en relación con los hechos, una vez de vuelta a sus domicilios: Elías Querejeta Zubia,… Antonio Silva de Herrera…”.
  9. Boletín Oficial de la Provincia de Madrid, 16 de julio de 1956, p. 4: “El Colegio Oficial de Agentes Comerciales de Madrid y su provincia (Atocha, 34) hace saber a los Coelgiados relacionados a continuación que, tenieendo más de doce cuotas mensuales pendientes de pago, si en el plazo de un mes, a partir de la fecha, no han legalizado su situación […] a la Junta de Gobierno para darles de baja, procediendo a la anulación de su carnet profesional, y siendo, por lo tanto, considerada clandestina su actuación: […] Don Antonio Silva de Herrera […]
  10. ABC, 29 de octubre de 1961, p. 105: “PEDÍA DINERO PARA SUPUESTAS COMUNIDADES RELIGIOSAS. Antonio Silva de Herrera, de sesenta y cinco años, ha sido detenido por inspectores de Policía de un coche-patrulla, cuando en un domicilio de la calle O’Donnell intentaba obtener cantidades de dinero con el pretexto de que eran para supuestas comunidades religiosas. Este individuo se ha dedicado ya anteriormente a ejercer esta ilícita actividad.”
  11. 80 urteko anexioa: Antonio Silva“, in Estibaus 2020-04-06
  12. Antonio Silva de Herrera Altzako Tokiko Bilduman
sortze data: 2020-04-01 / eguneratze data: 2020-05-07