Sabin Muniategi

Gautegiz Arteaga, 1912 / Errenteria, 1990

BIBLIOGRAFIA

  • Poesia
    • Goiz-aize (1936, Zurrak)
    • Bidean gora Olerkiak (1970, Graf. Bilbao)
    • Olerki guztiak (1990, Karmel)

ESTEKAK

Zeruko Argia, 1972-06-11

SABIN MUNIATEGI POETA HORI

Aspalditxotik Herreran bizi bada ere, Bizkaiko Arteagan 1912 urtean jaioa duzue. Inguru honetan behintzat, ez dela ezagutzen esango genizueke. Izen arrunta eta normala, ezezaguna, herri-artean galtzen den horietakoa dela, alegia.

Izen apala bai, gizon apal batentzat, poesigintzan lanean eten gabe ari den olerkari trebe, yayo, sakon eta mamitsu batentzat ala-ere.

Ezezaguna diogu bai; denok dakizue nolakoa den liburuekiko euskaldunon zaletasuna. Gaur egun zaletasun hori edatzen eta zabaltzen ari bada ere, egin dezagun kontu, nolakoa izango zen Muniategik bere lehenengo liburua atera zuen garaietan, hau da, gerra hasieran, gerra artean eta ondorenean baitik bat, 1936 urtean argitaratu baitzen Muniategiren «Goiz-Aize» libur berria.

Dena dela eta egia esan, liburu hau irakurri ahal izan ez badugu ere, sinetsiak gaude Lauaxeta ospetsuak ez zuela «Goiz-Aize» liburua argitaratzerakoan honako hau alferrik esan: «Gauza guztietan idoro darua edertasunaren zantzua. Euzko-Elertiak asko Itxaron daike mutil onengandik».

Egun, bere bigarren liburua «Bidean Gora» izenburuz 1970an argitara emana, irakurrita gero, geuk ere zerbait esan genezake; baina geuk ezer esan baino lehen aita Onaindiak liburuaren hitzaurrean dioena jasoko dizuegu: «Olerkaria urtez urte, esperientziz eta biotz-zirraraz azi, ugaritu ta edertu egin zaigula ezeren lotsa gabe aitortu bear».

Liburu hauetatik at Muniategiren lanak «Olerti»n azaldu dira maiz, Loiolako Herri Irratian ere behin baino gehiagotan entzun ahal izan ditugu honen olerkiak.

BIDEAN GORA-RI BEGIRATU BAT

Azal-azaletik bada ere, kritikatxo bat egin nahi genioke liburu honi; baina beldur gara nola aterako zaigun, ez bait dugu iñoiz horrelakorik egin. Hortik anka sartzeko dugun beldurra.

Formari dagokionez liburuak, oro bat hartuta, olerkiak moldatzeko behar dituen hitz egokiak aukeratzeko eta tajutzeko olerkariaren erraztasuna dagerkigu. Puntu honetan, hitz-elkartze edo konposatze horiek, behar bada, zenbaitetan poesiaren ulertzea irakurlearengan zailtzen duela derizkiogu.

Gaiari begiratuta, gure iritziz, Muniategiren poesia, zauritua miñez zeruetan zehar egaka, iheska dohan txoria duzue, hots! atseden alditxo bat egin nahirik, leku baketsu eta zihur baten bila dohan txoria. Asko sofritu duenaren legez, eta itxaropenik galdu gabe. Ikus bestela zer esaten digun «negu ondorengo esnatze» izenburutzat duen olerkiak:

«…

Ai, ene biotz,
ene gogo,
ene gorputz aul, zauritu;
biztu zaitez, biztu zu ere,
ametsa darion ernealdi
arnasa betikorrez.
…»

Era berean «kalbarioa» deritzan olerkian, bera herriaren ale bat izanik herriaren minak negar dagio. Hartaz, poesi hau Euskal Herriaren zauriak eragindako negar mingotsa duzue. Hontara dio bertan:

«…0, au, bal, gauaren gautada illuna,
Au bidegite kementsu ta aztuna!
Al ba’zenki bidegite onetan.
Zenbatzu arantza ta zenbatzu [oztopo
zenbatzu izerdi ta odol ta malko,
zenbat irain iasan bear diran,
eguneroko eklñaldl estuetan!… »

Bere lan gehienetan ordea, «nakarte», «nabilte», «naukazue», «narama», «ne» eta era honetara mintzatzen zaigu. Honekin zera esan nahi dugu, bere poesia jeneralean oso pertsonala, oso berea dela.

Zer esanik ez dago, ez gatozela bat aita Onaindiak hitzaurrean esaten dituen hitz hauekin: «Lan egiñik bizi da Muniategi. Langille artean dabilkigu goiz ta arratsalde. Ezaguna du, beraz, gizakiaren estura zer-jana ta ogia eskuratzekoan. Onetan gizarte olerkari dugu-ots, gaurko erara esanik «poeta soziala», Gure ustez eta elerkiren batetan gizarte-min hori azaltzen badigu ere, ezin genezake poeta soziala denik esan, alako poesi bat edo beste soziala izanik ere. Berriz diogu jeneralean hartuta oso pertsonala, poeta barnekoia (intimista) dela derizkiogu.

Bere poesietan izadiari dioen begirune eta maitasuna nabarmentzen zaio gehienbat, bertan Jainkoaren eskua dakus eragile. Honi garrantzi handia damaio, maiz oso loturik agertzen bait zaizkigu biak bere olerkietan.

Liburuak poesi asko, ugari eskaintzen digu; baina geuk aurreneko olerkiarekin amaitu nahi genduke lantxo hau «AGUR»a duzue bera eta bertan poetak bere egoneziña eta lan egiteko duen gogoa adierazten dizkigu; bere buruaren, izatearen eskaitza bat duzue:

Bizitzako
margo argi,
ta, bikañez;
egiazko
egitura zuzen
ta, ederrez…
(argi eta garbi)
biotzez,
arimaz,
biribildu
ta, iantzi nai nituke
ene bizitzako
egunok;
neure lurraren
aldezko maitasun
ta sugarrez;
benetako goitura
maitetsu
ta, gogorik zindoenez
egunik egunera,
zintzoki…
bideari oles!

GURUTZEK

sortze data: 2019-06-12 / eguneratze data: 2019-06-12