Extefana Irastortza

Uberan – Euskal Idazleen Elkartea

Estefana Irastorza (Wikipedia)

Estefana Irastorza, sortze-izenez Estefana Iribarren, izenez batzuetan Extefana (Molinao, Altza, Gipuzkoa, 1925 – Hendaia, Lapurdi, 2018ko urriaren 29a) lapurtar poeta izan zen. Altzan jaio bazen ere, bere bizitza gehiena Hendaian igaro zuen.[1][2]

Aita, Ganix Iribarren, Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean borrokatu zen, baina euskaldun askok bezala, uko egin zion fronteko hilketara itzultzeari, eta Gipuzkoara ihes egin zuen, Pasaiara. Horregatik, Estefana Altzan jaio zen.[3]

Liburuak
Amatxi Extefanaren oroitzapenak, Autoedizioa, 2016
Olerkiak
Hatsaren Poesia olerki urtekarietan.
Erreferentziak
↑ «Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da» Berria 2018ko urriaren 29a . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
↑ «Irastorza, Extefana – Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-30.
↑ Lartzanguren, Edu (2014ko azaroaren 30a) «Extefana Irastorza. Poeta.» Berria . Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 29an.
Joseba Aurkenerena:Extefana Irastortza hendaiar olerkariaren gorazarrez. Kazeta.eus.[1]

Extefana Irastortza, historiaren hats poetikoa

http://uberan.eus/?amuak/item/extefana-irastortza-historiaren-hats-poetikoa

Asteartea, 2018-11-06
Urriko azken egunetan utzi gintuen Extefana Irastortzak,  Altzan jaio eta Hendaian bizi zen poeta, historiaren gordailu bizia.

Azken urteetan ezagutu dizkiogu poemak, ezagutu dizkiogu historiari loturik kontatutakoak, oroitzapenen gordailu. Bere oroitzapenak ere autoedizio moduan plazaratu zituen, Amatxi Extefanaren oroitzamenak. Berandu heldu zion poesia idazteari, senarra hil eta gutxira, Edu Lartzagureni Berrian egindako elkarrizketan aitortu zionez. Hala ere, Hatsako Olerki Bildumaren hitzorduetan aurpegi ezaguna bilakatu zen, eta bilduma gehien-gehienetan hartu zuen parte. 2002ko bildumatik ekarri dugu “Lore bakartia” poema, eta 2017kotik berriz “Amatxi bat”, ez ohiko ahots bati omenaldi gisa.

LORE BAKARTIA

Mendi kaxko kaxkoan
arroka haundi baten gerizan
ote ondo baten itzalean
han dago lore bakartia.
Itsa-alde gegira
han sortua da.
Ikaran dago
norbeitek biltzeko beldurrez.
Bidexkan pasatzean,
nik edre eskua luzatu dut
lorea biltzeko.
Ez: ez diot bizia kenduko
eta utzi dut bere xokoan
dudarik gabe uda azkenean
lorea desagertuko da,
uda berrian berpizteko
eta ni berriz bidexkan
pasatuko naiz
lore polita zu ikusteko.

AMATXI BAT

Ez naiz poeta
Ez naiz idazlea
Ez naiz bertsularia
Baizik amatxi bat
Nere erran nahiekin
Nere barneko nahi gabeekin
Eta nere pozarekin
Gibelerat begitzearekin
Ohar bat egitearekin
Lur huntako bide haundiena
Egina sutala eta behar dutala segitu aintzina
Nere poema kaxkarra agertuz
Iturritxako ura urrupatuz
Oroitzapen goxoak gogoratuz
Familia eta lagunak eskertuz
Itsas bazterreko haizea gozatuz
Lur huntako bidea bururatzean
Orduan argi eder bat
Agertuko zaitanean
Argia lagun
Zeharkatuko dut itsaso zabala
han ageri den uhartzeraino
Argia lagun
Sartuko naiz berri batean.