Claudio Egaña, korrikalaria eta Gerra Zibilaren biktima

Orain dela gutxi jakin dugu Claudio Egaña Otamendi, Herrera Sport elkarteko korrikalariaren gorpuzkiak berreskuratu dituztela. Egaña korrikalaria oso maitatua zen herritarren artean eta nazioartean lehiatu zuen, baina Gerra Zibila hasi zenean bere arrastoa desagertu zen. Orain badakigu anarkista zela eta Burgosko espetxetik atera zutela eta beste presoekin batera exekutatu egin zutela. Hemen dituzue Tokiko Bilduman hari buruz gordeak dauzkagun argazkiak eta dokumentuak.