1960ko hamarraldia, immigrazioa

24ETORKINADiktaduraren abaroan, Donostiako Udalak bertako merkatarien aspaldiko asmoa bete nahi izan zuen, alegia, Pasaiako portuaren anexioa, Antxo eta San Pedro barrutiak bereganatuta. Hiria handitzeko eremua ematearen truke, Donostiak bere gain hartuko zituen bi barrutien arazo ekonomikoak, eta azpiegiturak eskainiko zituen. Baina 1940an Ministro Kontseiluak Altza eta Astigarraga anexionatzeko baimena eman zion arren, zortzi urte geroago, 1948an, ezezkoa eman zion Donostiari portuaren gainean zuen asmoan.

Altza mendi-herria izan zen 600 urtez, baserria zuela ekonomiaren oinarri eta herritarren bizileku. Baina XX. mendearen erdialdera bizitegi berri ugari eraiki ziren bere mugapean, multzo handitan lan bila zetozen immigranteak hartzeko. Kualifikazio industrialik gabeko nekazari txiroak izanik, lan-indar merkea gertatu zitzaizkien altzatar berri haiek Pasaiako, Donostiako eta inguruetako lantegi eta zerbitzu handiei. Altzak egun daukan kale tankera, hazkunde demografiko nahasi eta desordenatu haren emaitza dugu.

25INMIGRAZIOAbokata

  • Altzako inguruak zeharo aldatu ziren, ezin genuen sinistu.
  • Udaberriko xixa bezala sortu ziren bazter guztietan fabrikak eta tailerrak.
  • Jende asko etorri zen lan egitera, nekarazi pobreak ziren gehienak.
  • Auzune osoak eraiki zituzten etorri berriak hartzeko, baina oso modu aldrebesean eginak.

liburua

BARANDIARAN, Bixente: “Orain berrogeita amar urte”, In: Altza, Hautsa Kenduz IV (1997), 17-20 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Algunos aspectos del desarrollo urbano y demográfico de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz I (1988), 55-72 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Bidebieta-La Paz- Azcuene: un estudio urbano y demográfico”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 23-48 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “Santa Bárbara, Roteta, Arrizar, Arriberri, Los Boscos: un estudio urbano y demográfico”, In: Altza, Hautsa Kenduz II (1994), 49-68 orr.

CASTRO, Javier: “Retazos del Puerto Comercial de Pasajes, años 1947-1950”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 127-140 orr.

DÁVILA, Antonio: “El trolebús”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 277-280 orr.

LAMARIANO, Iker: “Maria Kristina Kolonia eta Gipuzkoako Etxe Merkeak”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 69-82 orr.

MARTÍNEZ, Arantza;  MURILLO, Isabel: “Parque de Bidebieta”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 97-108 orr.

SAIZ PADRONES, Lucía: “Recuerdos de mis vivencias”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 113-133 orr.

ZUBIZARRETA GEREDIAGA, Ignacio: “100 años de contribución de Herrera a Donostia”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 187-198 orr.

[Bibliografia gehiago]