XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa

16ARTOABILTZENXVI. mendea hazkunde aroa izan baldin bazen, XVII.a krisiaren mendea izan zen: Ternuan balearen arrantza bakandu, burdinaren esportazioa urritu, gari eta arto uztak apaldu. Hala ere, XVII.aren hasieran soroetan sartu zen Ameriketako artoak estali egin zuen, neurri handi batean, bestelako laboreetan zegoen eskasia. Eta horrenbestez, halako iraultzatxo bat gertatu zen nekazaritzan XVIII. mendean, baserri berri ugari sortzeraino.

Ekonomiaren alor garrantzitsua ziren herri ondasunak. Altzatarrek Urumeako Mendi Zilegietan zeukaten ondasunon zati handi bat, Nafarroako mugatik hurbil: Altzabasoa. Hango ondasunak ustiatzeko eskubidea, Altzako biztanleek zeukaten, eta handik ateratzen zuten Urumeako burdinolek erosten zieten egurra eta egur-ikatza.

17SARROETAhitza

  • Amerikatik landare berri bat ekarri genuen: geroztik, esaten den bezala, hamaika alfer mantendu du artoak.
  • Lurra landuko baldin bagenuen, beharko baserri asko eraiki!
  • Urumeako zilegi mendietan egur-ikatza egiten genuen burdinoletarako.
  • Urumea ibaia garraio-bide bikaina zen mendialdetik itsasalderako.

liburua

AGUIRRE SORONDO, Antxon: “Plan Beneficial de Alza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 83-85 orr.

CALVO, Ángel: “Altza basoa”, In: Altza, Hautsa Kenduz V (1999), 117-126 orr.

JIMÉNEZ BASANTE,  Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.

LANDA IJURKO, Iñigo: “Soroeta eta Sarroeta”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 147-156 orr.

MORA, Juan Carlos: “Los Montes Francos del Urumea”, In: Altza, Hautsa Kenduz III (1996), 37-50 orr.

MORA, Juan Carlos; ZAPIRAIN, David: “Altzako gizarte tirabirak XVIII. mendean. Gatazka horizontala eta gatazka bertikala”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 69-82 orr.

MORA, Juan Carlos: “Análisis de la población altzatarra en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 43-59 orr.

MUÑOZ ECHABEGUREN, Fermín: “Plan nuevo beneficial y su aplicación (1776)”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 33-41 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).

[Bibliografia gehiago]