Portua

14ZAMALARIAAltzak badauka nondik itsasoratu, Pasaiako portua bertan dagoenez. Altzatarrek harreman estua zuten putzu gaziarekin: egurra zela edo sagardoa zela, arrantza zela edo itsasketa zela, aukera politak zeuzkaten portuan etxeko ekonomia hobetzeko. Mugimendu gaitza ibili zuen Pasaiak arrantzan eta merkataritzan Erdi Aroaren azkenaldiaz geroztik, Atlantikoko eta Mediterraneoko beste portuekin lehenik, Ameriketakoekin geroago. Ontzigintzak ere garrantzia hartu zuen, langile eta lanbide asko behar zituenez. Hala berean, Altzako baserriek salmentarako zeukaten bereizia beti baratzekoen eta ukuilukoen puska bat, bertan saltzeko edo itsasontzien premietarako.

15herrera

  • Pasaiako portuan denetik geneukan: arrantza, merkantziak…
  • Amerikako eta Europako portuetara iritsi ginen gutako asko.
  • Badian itsasontziak eraikitzen hasi ziren eta lana eman ziguten ingurukoei.
  • Etxeetarako ez ezik, itsasontzietarako ere zanpatzen genuen sagarra, sona hartu zuen Altzako sagardoak.

liburua

JIMÉNEZ BASANTE,  Gonzalo: “Economía y privilegio en el Antiguo Régimen: La población de Alza en el siglo XVIII”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 19-36 orr.

ROQUERO USSIA, M. Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997).

[Bibliografia gehiago]