Gaur egungo bizimodua

26INTXAURRONDOBitxia izango litzateke, baina gertatuko balitz 1940an bertatik alde egindako altzatarren bat 2016 honetan itzultzea, lanak izango lituzke begi aurrean edukiko lukeena Altza dela esateko: planifikaziorik gabeko hirigintzan moldatutako auzotegi uniformeak lekukide ditugu premiak behartutako azpiegiturekin. Horren emaitza, hiriaren muga eta baserriaren atari den toki bizi bat dugula gure herria. Biztanleen lanbideak sinestea ere neke egingo litzaioke bisitariari: garai hartan industrian ateratzen zuten bizimodua altzatarrek, gaur zerbitzuen alorrak hartzen du lanerako jende gehiena. Eta azkenik, ikusi ahal izango luke iragan mendeak sortu zituen urratuetan gaindi heldu den herria dela gure Altza, zangalatrau bizi den gure Altza: oin bat Donostia bezalako hiri baten mugapeko izatearen onuran, eta beste oina samurra gertatu ez den historia propioa daukan herria izatearen harrotasunean.

27txaparrenehitza

  • Kaleko bizitza da nagusi gaur egun: etxetzarrak, espaloiak, farolak, ibilgailuak…
  • Altzatar gehienek zerbitzuetan egiten dugu lana (dendari, bulegari, zaintzaile…), beste batzuek lantegietan aritzen gara.
  • Parkeak, jolastokiak, kiroldegiak eta kulturguneak ditugu auzokideen topaleku. Baita frontoia ere! Pilotariak dauzkagu!
  • Dena ez da kalea ordea: bazter paregabeak dauzkagu naturaz gozatzeko Altzan bertan, aspaldiko garaietan bezala!

liburua

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: “Manuel Arrieta Irizar, afición al ciclismo”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 221-230 orr.

APALATEGI ERBITI, Juan Luis: “Osteguna-Larratxo. Una asociación vecinal comprometida con su Barrio”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 161-170 orr.

ARANA, Xabier; BURGI, Ion: “Una pequeña gran historia de prevención: el Taller de Askagintza-Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 183-192 orr.

ARRIETA YARZA, Elena: “Kataliñenetik Illarregira. Joxe Mari Arrieta Irizar. Festarik festa”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 245-254 orr.

CAÑAMERO, Antonio: “1981-1996. Población y desarrollo urbano en Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 173-181 orr.

IBILIZ SOLIDARITZA TALDEA: “Sensibilización ante la injusticia y la pobreza”, In: Altza, Hautsa Kenduz IX (2007), 203-213 orr.

PEÑA ORIA, Juantxo: “Aterpea 1976-2013”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 171-188 orr.

PEREZ, Raul: “La Champions de Altza”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 215-218 orr.

PEREZ, Raul: Juantxo Koka: “Pilotalekuko artista”, In: Altza, Hautsa Kenduz XI (2011), 213-220 orr.

UBILLOS SALABERRIA,  Mikel: “Ulia Historian, bidez bide”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 83-90 orr.

[Bibliografia gehiago]