Roman Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1904 – Altza, 1978). Altzako sendagile (1935-1971) eta olerkari.
Ohar biografikoak
- Medikuntzako ikasketak Valladoliden eta Madrilen
- Gazte garaian futbolari izan zen Real Valladolid taldean: “Roman Irigoien goal-keeper gaztea” (Imanol Irigoien).[1]
- Ikasketak amaituta, urtebetez aritu zen Donostiako ospitale batean trebatzen eta beste lau urtez Errenterian. 1935eko urtarrilaren 2an hasi zen lanean sendagile bezala Altzan, zendutako Leandro Aizpurua sendagilearen lekua hartuz.
- “1ª Compañía Roja de Alza” delakoan parte hartu zuen sendagile gisa.
- Gerra Zibiliaren ondoren kartzelaldia jasan zuen.
- Benedi Aranberri Muguruza-rekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituzten: Roman, Manuel, Maitere, Arantza eta Joan Mari.
- Plaza bat dago Altzagainan haren izenarekin, Lau-Haizeta kalean.
Olerkari lanak
- Argitaratutako lehen poema “Nik zer ez egin, zer ez eman…?” izan zen, Aita Onaindiak 1954. urtean argitaratu zuen “Milla euskal-olerki eder” antologian.
- Olerki gehienak Olerti aldizkarian (1960-1965 urte bitartean) eta Oiartzun urtekarian (1958-1978 urte bitartean) eman zituen argitara:
- “Juan Maritxo’n lanak“, Oiartzun. (1957, 2.zk.) 5. or.
- “Aurtxoaren irri zuria“, Oiartzun. (1958, 3.zk.) 18. or.
- “Agur, Ixiar”, Olerti. (1960, 1960 I) 25-27 orr.
- “Juan Maritxo’n lanak“, Olerti. (1960, 1960 II) 98-99 orr.
- “Aurtxoaren irri zuria“, Olerti. (1960, 1960 III) 151-152 orr.
- “Amaren biotza“, Olerti. (1960, 1960 IV) 216-217 orr.
- “Itxaso-zear“, Olerti. (1961, 1961 I) 33-38 orr.
- “Alabatxoaren ametsa“, Olerti. (1961, 1961 II) 114-116 orr.
- “Esnaera gozoa“, Olerti. (1961, 1961 IV) 280-283 orr.
- “Sendia, Olerti“. (1962, 1962 III-IV Esku-azalak) 22-25 orr.
- “Bidea alkarreki“n, Olerti. (1963, 1963 I-II Izar) 81-91 orr.
- “Aita illaren itzala“, Olerti. (1965, 1965 I-II Ikurrin) 51-60 orr.
- “Gizaundi-berekoia (Oscar Wilde’ren ipui batetik, 1948.urtean egiña)“, Oiartzun. (1976, 6.zk.) 30-32 orr.
- “Nik, zer ez egin? Zer ez eman?“, Oiartzun. (1977, 7.zk.)
- “Amaren biotza“, Oiartzun. (1978, 8.zk.) 116-8 orr.
Erreferentziak
- “Roman Irigoien goal-keeper gaztea“, In: www.estibaus.info (2011-10-03)
- Altzako Gerra Komisariotzara atxikitutako kideen nomina, “1ª Compañía Roja de Alza“. Archivo Histórico Nacional – Guerra Civil – Sección Político Social – Bilbao – C-64-I ROL 66 – CAS 64 – EXP 1
- “Roman Irigoien sendagilearen espetxeratzea (1936)“, In: www.estibaus.info (2012-02-27)
- ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 161) 130 or.: “Sendagille berria.- Aizpurua’tar Lander jauna sendagille ona, G.B. il ezkero sendagillearik gabe bageunden ere, orain Oyartzungo seme Irigoien’tar Roman jauna daukagu. Urte asko, zoriontsuak, gurekin egitea opa diyogu.” (Argia, 1935-01-20)
- “Bertso eta olerkien hemeroteka”
- “Oscar Wilde-ren Gizaundi Berekoia“. In: Altza, Hautsa Kenduz VII (2003), 11-22 orr.
- “Roman Irigoien olerkari: ‘Bidean alkarrekin…‘“, In: www.estibaus.info (2021-01-12)
- “Irigoien-Aranberri familiaren argazki-albuma“, Altzako Tokiko Bilduman