Arriaga, oinetxea

Kokapena

Arriaga (Harria) parkea, 43.319312, -1.931106

Dokumentazioa

Aipamenik zaharrena: 1465

Aldaerak: Historia osoan, gaur egun arte, Arriaga izan da bere izena. Arriaga, Arriya bezala ahoskatzen denez, udalak Harria bezala normalizatu du izena, historiari bizkarra emanez.

Deskribapena

Jatorrizko baserritik bakarrik armarria eta karobia geratzen dira. Armarria etxearen orubean kokatuta dago. Armak: urrea gulezko bi panelen artean, eta urrezko gurutze bat duten guleak (oro entre dos paneles de gules, y de gules con una cruz de oro).

Karobia lekuz aldatuta (ikus Karobia).

Arriaga baserriko Roteta familiako kide batek Arriaga-berri etxea eraiki zuen 1912. urtean. Hortik aurrera, Arriaga Arriaga-zar bihurtuko da (Arriyazar), eta ondoan eraikiko den auzunea, Arrizar. Arriaga-berri etxea zegoen lursailean Roteta auzunea eraikiko da, eta gertu dagoen beste lursailean, bere izena eramango duen auzunea eraikiko da, Arriberri.[1]

Erreferentziak

  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 29-30 orr.
  • LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta baserriak dokumentuetan”, In: Altza, Hautsa Kenduz XII (2013), 21-67 orr.
  • [1]LANDA, Iñigo: “Arriberri eta Arrizar auzuneen izenei buruz“, in Estibaus bloga (2014-01-22)
  • ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 71,72,73,75,76, 95, 98 orr.
  • TELLABIDE AZKOLAIN, Josu: “Ezagutzen al duzu Altza?” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 63-84 orr.
  • ZAPIRAIN, David; MORA, Juan Carlos: Altza: De los cubilares al Concejo. Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra. Artiga Bilduma 1. Altzako Historia Mintegia (1996), 23, 26 orr.

Babesa erregimena

  • Armarriak eta farolek: F
  • Karobia: Babesik gabe
sortze data: 2016-05-30 / eguneratze data: 2021-03-11