Altzakoak Kirol Elkartea

Altzakoak Kirol Elkartea (Los Boscos, 1982-1994), Altzako beste hainbat eragile bezala, frankismoak utzitako trantsizio garaian eman ziren gabeziei aurre egin asmoz sortu zen eta burututako jarduerekin nabarmendu egin zen auzoko kirol arloan.

Ikurrak

Historia laburra

  • 1970eko hamarkadan “Gimnasio Los Boscos” elkarte ez juridikoa sortu zen auzoko kirola bultzatzeko.
  • 1981 zuzendaritza aldaketarekin batera jende berriaren sarrera dator. Birmoldatze plana.
  • 1982 Birmoldatze horretatik sortzen da Altzakoak Kirol Elkartea.
  • 1983 Elkarteak bere lokala inaguratzen du.
  • 1989 Altzako kiroldegia inaguratzen da.
  • 1994 kanpo zein barne faktore desberdinengatik elkarteak bere ateak itxi egiten ditu. Bertako hainbat kirol sekziok beste elkartetan bukatu edo desagertzen direlarik.

Jarduera nagusiak:

  • Kirol talde nagusiak: Eskubaloia, mahai tenisa, xakea, areto-futbola, karatea…
  • Txapelketa nagusiak: Altzako Udaberri Krossa eta Altzako areto-futbol Txapelketa.
  • Auzo ekimen nagusiak: Altzako Kirol Astea.

Presidenteak

  • Juan Equiza, “Gimnasio Los Boscos”eko lehendakaria.
  • Antxon Alfaro Sagastí, Altzakoak K.Eko lehendakaria.
  • Felipe Amestoy, Altzakoak K.Eko lehendakari ordea.

Kirolari aipagarriak

  • Miguel Chouza
  • Gerardo Erviti
  • Iñaki Kortabitarte

Erreferentziak