Garbitokia, Herrerako

Proiektua (1911-10-18)

Kokapena: 43.318559, -1.938247

Dokumentazioa:

  • 1911-10-18 Garbitokia eraikitzeko proiektua.
  • 1956-1958 urte bitartean Txingurri erreka estaltzeko lanak egin ziren (DUA, H-03524-02)
  • 1960ko ekainaren 29ko data duen argazki batean, Txingurri estalia dago eta garbitokiaren izkina bat agertzen da, teilatua egoera kaxkar batean dagoela.
  • Garbitokia eraisteko lanak 1962ko ekainaren 27an J.M. Antonio Grajiarena kontratistari esleitzen zaio, eta honek uztailaren 2an kitapena aurkezten du. (DUA, A-04010-06)
  • Airetiko argazki batean, 1963ko martxoan egina, garbitokirik ez dago eta eremu guztia, trena eta errekaren artekoa, berdindua agertzen da, berdindu berria antzean.

Bibliografia:

  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 80 or.
  • KORTAJARENA, Andoni: “Herrera auzoko garbi-tokia eta garbiketariak”. In: Hautsa Kenduz  IV (1997), 61-62 orr..
sortze data: 2012-10-03 / eguneratze data: 2020-01-28