LARRACHAO BERRA ARZAC, Teresa Nicolasa

Teresa Nicolasa de Larrachao Berra Arzac, XVIII. mendeko altzatar emakume izugarria izan zen. Bere anaia hil zenean Arriaga (Arriya-zar) oinetxearen nagusia bihurtu zen eta herentzien kontuak zirela medio auziak izan zituen bere anaiekin, alabarekin, suhiarekin, koinatarekin … Sonatuena Larrerdi (Lardi) etxearen nagusiekin izan zuena izan zen, bere suhiarekin hain zuzen ere, auzian elizaren aldarearen ondoko hilobi bat zegoela. Batzutan irabazi, besteetan galdu… Altzan ospe handia izan zuen erakutsi zuen kemena, jenioa eta manipulatzeko gaitasunagatik.

Roquerok dio: “Además serían destacables en ella dos notas; una, que en su familia hubo una transmisión femenina durante tres generaciones hecho nada habitual, y dos, que entabló pleitos como hija, hermana, viuda, suegra y madre, lo cual resultaba aún menos frecuente, todo lo cual nos permite calificarla de bastante ‘guerrera’.”

ROQUERO USSIA, Mª Rosario: La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVIII. Artiga Bilduma 2. Altzako Historia Mintegia (1997), 71-78 orr. (beste aipamenak: 5, 50, 63, 98 orr.)