Gaiztarro, auzoa

Proiektua (1960)

Proiektua (1960)

Gaiztarro poligonoa 1963 eta 1975 urte bitartean eraiki zen, ordura arte Bidebieta palazioak eta parkeak hartzen zuten orubean. Donostiako 1962. urteko Plan Orokorrak hirigintza planak sustatu zituen Pasaiako badiaren inguruan dauden Altzako auzoetan eta, horrekin batera, proiektu publiko zein pribatu ugari sortu ziren, Fausto Gaiztarro Arana arkitektoarena bezalakoak, zeinek Bidebieta-1 hartuko zuen orubearen %90-aren jabetza zeukan. Bidebieta-1 urbanizazioaren Plan Partziala 1963ko ekainaren 26an onartu zen eta Luis Arizmendi eta Fausto Gaiztarro arkitektoek proiektatu zuten.

Egin zuten proiektua oso orijinala zen, inguruko gainontzeko proiektuekin konparatzen baditugu behinik behin, eta planteamenduak Europako korronte arkitektoniko modernoen ildotik zihoazen: mota eta neurri ezberdineko etxebizitzak, eguraste eta argitasun handiarekin, landare-inguru batean murgildurik, gizarte eta merkataritza zerbitzuez horniturik, bertan bizitzeko eta oinez mugitzeko pentsatua. Dokumentuan jasotzen denez, proiektuak bizilagunaren lekuarekiko atxikimendua bilatzen du.

Donostiako ingurabidearen eraikuntzak eragina izan zuen hasierako planean eta beste berri bat erredaktatu behar izan zuten, Bidebieta-1eko 2. Plan Partziala, Vicente Orbé eta Jose Luis Pla arkitektoek eginak. 1974ko otsailaren 23an onartu zen. Plan berriak aurrenekoan oinarritzen da eta soilik ingurabideak eragindako eremuetan kokatuko eraikinak kentzen ditu, bulegoentzako eraikinari altuera handiago ematen dio, eta etxe-orratz baten lekuan aparkaleku eraikin zirkular bat aurreikusten du. Jauregia 1977. urtean eraitsi zuten.

 

Google Maps

Google Maps

Kokapena: 43.320946, -1.940558

Erreferentziak: