Mendi-zaleak, Mendi Elkartea

Egoitza: J. Elosegi, 128

Historia (Hastapenak)

1950eko hamarkadan Herreran talde bat sortu zen, auzoan mendizaletasuna bultzatzekko. Proiektu hori aurrera eramateko elkarte batean sartzea ezinbesteko ikusten zuten eta, horrela, hasiera batean Donostiako Oargi elkartearekin bat egin zuten “Oin Ariñak” izenpean, hauen Herrerako sekzioa bihurtuz. Trintxerperen gertutasunak, ordea, 1957an Herrerako taldea Itxastarrak elkartean integratzera eraman zuen.

Taldearen barruan bi korronte sortu ziren, bat Itxastarrak elkartearen barnean jarraitzearen alde eta beste bestea bereiztearen eta klub bat sortzearen alde. Azkenean, 1961eko batzarretik sortu zen Mendi-Zaleak mendi elkartea.

Lokalaren bilatzeari ekin zioten eta 1963an lortu. Elkartea errotu eta mendi ekimenak bultzatzen hasi zen, gaur egun arte.

Elkarteko lehen Junta: Presidentea, Ignacio Bosch Zuazu; idazkaria, Jesús Anabitarte; diruzaina, Jesús Landa; bokalak: Francisco Garmendia, Pedro Garmendia, Ignacio Iguerategui, Francisco Miranda, María Pilar Orradre eta Ana Mari Atorrasagasti

Erreferentziak:

  • GARMENDIA, Larraitz: “Club de Montaña Mendi-Zaleak” In: Hautsa Kenduz III (1996), 117-128 orr.
  • INZIARTE, Imanol: “La Prehistoria del Mendi (1957-1960)” In: Hautsa Kenduz VI (2001), 189-198 orr.
  • INZIARTE, Imanol: “Los inicios del Mendi (1961-1963)” In: Hautsa Kenduz VIII (2005), 223-227 orr.
  • KORTAJARENA, Andoni: “Historial de la sociedad Mendi-Zaleak” In: Deia, 1983-6-18