Etxe Merkeak (Colonia María Cristina)

ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 3)  7 or.

ALTZAKO TOKIKO BILDUMA / COLECCIÓN LOCAL DE ALTZA
http://altza.info/multzoa/?z=Etxe_Merkeak

HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 83-84 orr.
http://www.altza.net/index.php?option=com_content&view=article&id=84&Itemid=111&lang=eu

“En el año 1916 se había constituido en la capital guipuzcoana la  Asociación General para la construcción de Casas Baratas de San Sebastián. Formaban parte de esta asociación más  e 120 socios que pagaban una cuota mensual de una peseta. Ese mismo año la asociación compró 4.000 m2 de terreno enclavados en Herrera con el fin de construir 52 casitas, aisladas unas de otras y cercadas por un jardín o huerto. El proyecto fue obra del arquitecto y presidente honorario de la Asociación José Gurruchaga.
Para tal fin consiguieron un préstamo de la Caja de Ahorros Provincial
de Gipuzkoa de 160.000 pesetas a un interés del 3,5%. Al año siguiente el
Consistorio Municipal otorgó una subvención de 6.000 pesetas cantidad que equivalía al costo de una casa y que se entregaría cuando se diera por
finalizado el proyecto.

Debido al aumento del precio de los materiales y de la mano de obra el
proyecto se vio reducido a la construcción de 28 viviendas, aunque
finalmente en el año 1922 estaban tan solo terminadas 13 casas.  El grupo de casas construidas se denominó Colonia de María Cristina.

LAMARIANO GARAGARZA, Iker: “Maria Kristina Kolonia eta Gipuzkoako Etxe Merkeak”. In: Altza Hautsa Kenduz XI. Altza: Altzako Historia Mintegia, 2011 (69-82 orr.)

1921ean Altzako Maria Kristina Koloniaren inaugurazioa ospatu zuten. Proiektuaren sustatzailea, 1916an sorturiko Asociación General para la Construcción de Casas Baratas elkartea izan zen. Urte horretan bertan 4.000 m2-ko lurzorua erosi zuten Herreran, 52 etxetxo eraikitzeko asmoarekin. Proiektuaren diseinatzailea José Gurruchaga arkitektoa izan zen. Finantziaziorako, Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren 160.000 pezetako maileguaz gozatu ahal izan zuten, %3,5eko interesarekin. Hurrengo urtean, Udaletxeak 6.000 pezetako diru-laguntza ematea adostu zuen, etxe baten balioa hain zuzen eta, hau, lanak bukatzean emango zen. Eraikuntzarako materialen eta eskulanaren garestitzeak, sustatzaileak, proiektua 28 etxetxora murriztera behartu zituen. Azkenik, 1922an, 13 izan ziren guztira eraiki zirenak. Argia aldizkariko 1921eko urriaren 23ko zenbakian, ordurako zortzi etxe eraikiak zirela dio, eta aurreko igandean, irekiera ekitaldian,«Eŕegin zaŕa eta Donosti’ko jaun aundi asko» izan zela bertan.

Hauek ere lorategi-hiriaren patroiaren jarraitzaile baziren ere, Larratxo Pasealekuarekin paraleloan, lerro bakarrean ordenaturiko etxe batzuen multzoa izatera baino ez ziren iritsi. Hori bai, elkarri atxiki gabeak, honek ematen dituen argiztapen eta aireztatze ahalmenekin, garaiko postulatu higienistei jarraiki. Bi isuriko estalkipean, oinplano karratuko behe eta lehen solairuz banatutako etxetxoak dira. Behe-solairua sukalde, komun eta gela batez hornitua zegoen; lehen solairua, berriz, hiru gelez.

Fatxadei dagokienez, behe solairuan fatxada osoa alde batetik besteraino okupatzen zuten bi arkuz osaturiko ataria zuten. Gaur egun ia denak estaliak daude denboran zehar barruko azalera irabazteko asmoz altxaturiko hormez. Horma hauetan gelditzen den bakarra arku haien marrazkia besterik ez da, bere zentzua eta koherentzia guztiz galdu duelarik. Garai hartako arkitekturan hainbeste erabiltzen zen armazoiaren imitazioa erakusten dute fatxada printzipaleko frontoian. Bi arkuen gainean, etxeak dituen hutsarte bakarrak diren lehen solairuko bi leihoak armazoiaren lerro hauez inguraturik gelditzen dira.

Gaur egun 12 etxetxo ditugu bertan, 12 horietatik bat behintzat eraikuntza berria delarik oso-osorik. Honez gain, batzuk eraldaketak jasan dituzte beraien jatorrizko kanpoko itxuran, eraikin mota hau berezi egiten duten elementu apaintzaileak deseginez edo aldatuz eta koloreak ere bakoitza bere erara pintatuz.

HORCAJO, Lola; FDEZ. BEOBIDE, Juan José; BLASCO, Carlos: Comercios donostiarras centenarios, nº 2 (2010), 162. or,

“Calzados Tello… Miguel Tello… nunco olvidó sus orígenes y dedicó importantes cantidades a obras sociales, como las casas del barrio María Cristina en Alza…”