Contadores Industrias Españolas S.A. – IESA

Contadores

Contadores, 1950 aldera

Delaunet-Duñabeitía ur-kontagailu lantegiaren bazkide fundatzaileek, 1939an lehenengo eraikina egin zuten, gerora pabilioiak erantsiz handitzen joan zelarik.

Lantegiak ur-kontagailu eta doitasun tresneria ekoitzi zituen, bai eta, armadarako espoletak eta pneumatikoentzako balbulak ere.90. hamarkadan itxi zen lantegia eta 2000.urtearen bukaeran eraitsi zuten.

zentek-edificio bidebieta-edificio

Pasai San Pedro Etorbidean dauden Contadores del Agua de Delaunet antzinako lantegiaren bi eraikuntza, Enpresen Udal Zentru bezala erabiltzen dira egun. Donostiako Sustapenak kudeatzen ditu eta bertan lokalak eta zerbitzuak alokatzen dira sorkuntza-berriko enpresentzat.

Eraikin honetan kokatzen dira ere Gazteleku Kontadores eta LHIK-a (Lanbide Hastapenetarako Ikastegia).

Zentek deritzon eraikuntzak 22 lokal dauzka alokatzeko, 20 eta 50 metro karratu artekoak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan jarduten duten enpresa berriei zuzenduak.

Kokapena: 43.321635, -1.94525443.321986, -1.940659

Erreferentziak:

  • Altzako Tokiko Bilduma: Contadores.
  • COMISION PRO VIVIENDA DE BIDEBIETA: “Contadores una ruina muy lucrativa” In: estibaus.info (2000/04/16)
  • HERRERAS MORATINOS, Beatriz: Altza Historia y Patrimonio. Artiga Bilduma 4, Altzako Historia Mintegia (2001), 63-64 orr.