Artxiboak: Komikia

Gaur egungo bizimodua

Bitxia izango litzateke, baina gertatuko balitz 1940an bertatik alde egindako altzatarren bat 2016 honetan itzultzea, lanak izango lituzke begi aurrean edukiko lukeena Altza dela esateko: planifikaziorik gabeko hirigintzan moldatutako auzotegi uniformeak lekukide ditugu premiak behartutako azpiegiturekin. Horren emaitza, hiriaren muga … [Gehiago irakurri…]

1960ko hamarraldia, immigrazioa

Diktaduraren abaroan, Donostiako Udalak bertako merkatarien aspaldiko asmoa bete nahi izan zuen, alegia, Pasaiako portuaren anexioa, Antxo eta San Pedro barrutiak bereganatuta. Hiria handitzeko eremua ematearen truke, Donostiak bere gain hartuko zituen bi barrutien arazo ekonomikoak, eta azpiegiturak eskainiko zituen. … [Gehiago irakurri…]

1936-1939, Gerra Zibila

Espainiako Gerra Zibila sortu aurreko egoera (1936) aski nahasia zen maila politiko, ekonomiko eta sozialean. Gizartea hautu politiko desberdinetan aurkatua zegoen, batak bestea ulertzeko zubirik gabe, Karlistaden ondoriozko elkarren uko gogorrean. Egoera hau larriagotu egin zen urte bereko otsailean, Frente … [Gehiago irakurri…]

XIX. mendea, gizarte berria

Liberalek maila politikoan hartu zuten nagusigoa lotua dago maila ekonomikoan izan genituen aldaketekin, hauetatik abiatu baitzen Gipuzkoa, nekazaria izatetik, industriala izatera iritsiko zen berrikuntzan. Lege berriek burdinbideak, errepideak eta banketxeak sortzea eta sendotzea ekarri zuten. Finantzetan eta garraioetan egindako hobekuntzak … [Gehiago irakurri…]

Gaurko gizartearen erroak

XIX. mendea nolakoa izango zen, garrantzi handiko ondorioak ekarriko zituzten bi gertakarik iragarri zuten: Industriaren Iraultzak eta Frantziako Iraultzak. Batak alor ekonomikoa irauli zuen, besteak alor politikoa. Biek ala biek aldaketa sakonak eragin zituzten gizartean. Ideologia aldetik, bitan zatitu zen … [Gehiago irakurri…]

XVIII. mendea, krisiari jo eta pasa

XVI. mendea hazkunde aroa izan baldin bazen, XVII.a krisiaren mendea izan zen: Ternuan balearen arrantza bakandu, burdinaren esportazioa urritu, gari eta arto uztak apaldu. Hala ere, XVII.aren hasieran soroetan sartu zen Ameriketako artoak estali egin zuen, neurri handi batean, bestelako … [Gehiago irakurri…]

Portua

Altzak badauka nondik itsasoratu, Pasaiako portua bertan dagoenez. Altzatarrek harreman estua zuten putzu gaziarekin: egurra zela edo sagardoa zela, arrantza zela edo itsasketa zela, aukera politak zeuzkaten portuan etxeko ekonomia hobetzeko. Mugimendu gaitza ibili zuen Pasaiak arrantzan eta merkataritzan Erdi … [Gehiago irakurri…]

XVI. mendea, dabilen komunitatea

Ekonomia indartu eta biztanleria hazi egin zen XVI. mendean. Demografiaren eta sagardo demandaren handitze honek sagastiak landatzeko lurrak zabaldu beharra ekarri zuen, eta noski, sagardogintza azkartzea. Pasaiako portuko ontziek eta Donostiako hiriak erosten zuten ekoizpena. Baserri eta errota berriak eraiki … [Gehiago irakurri…]

1390, altzatarrek batzarra osatu

Altzan kokatutako familiek, pixkanaka, elkarrenganako loturak sendotu zituzten. Sasiak kendu, basoak zaindu, bideak ebaki, aterpeak jaso… auzolanak nortasun bat eman zien. Nekazaritzaren hedatzeak lurren jabetza partikularrak ekarri zituen eta, ondorioz, lurjabeek leinu-etxeak eraiki zituzten. Lurjabe hauek, Gipuzkoako gainerakoekin, batzarretan biltzen … [Gehiago irakurri…]

1141, Altza historian ageri

XII. mendea bere erditsuan zela ageri zaigu Altza historia idatzian, eta ageri behar zuen. Garai hartako gizakiek teknikan eginak zituzten aurrerapenek eta demografian hartu zuten hazkundeek aldakuntza nabarmenak eragin zituzten Altzan bertan biztanleriaren antolamenduan, bai eremu sozialean, bai lurraldearenean. Inguruarekin … [Gehiago irakurri…]

Txoritokietan Neolitikoa

Kristo aurreko 4.000 urte inguru hasi zen gure lurretan nekazaritza eta abere basatien etxekotzea. Gizakiak harria lantzeko modua ere aldatu zuen, tresna hobeak eta eraginkorragoak sortuz. Lurraldearekin zeukan harremana ere aldatu zuen gizakiak. Leize zuloetan bizitzea noizbehinkako kontua bihurtu zen. … [Gehiago irakurri…]

Ametzagainan Paleolitikoa

Altza ezin hobeagoko kokagunean daukagu ezarria. Europako Mendebaldetik Iberia Penintsularako bide naturala izanik, gure lurretatik barrena ibili izan dira, antzinatik, abereak eta gizakiak. Horren lekukotza eman dute Urumea ibarrean eta Pasaiako portuaren inguruan aurkitu diren aztarna arkeologikoek. Baina, zer dakigu … [Gehiago irakurri…]