Author Archives: Malobra

Arrizar, Arriberri, Erroteta, Santa Barbara auzoetako komertzioak

“Altza 2024” egutegia hornitzeko gertuko komertzioetara jo dugu eta, hasteko, Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan azken bost bat hamarkadetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, … [Gehiago irakurri…]

Gazte-Leku

Gazte-Lekuren historia 60ko eta 70eko hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoen inguruan izan zen gazte mugimenduarena da. Santa Barbarako jesuiten etxebizitzan (gaur egun La Palmera taberna dena) lehenengo topaketak egiten hasita, Erroteta auzoan Centauro klubarekin jarraituz, Santa Barbarako Gazte-Leku gaztetxearekin … [Gehiago irakurri…]

Kororen Herrerako jaietako argazkiak

Koro Manso herreratarrak familiaren argazkiak gordetzen dituen armairua ireki digu eta 70eko eta 80ko hamarkadetako bilduma polit bat partekatu du gurekin, auzoko txoko ezberdinetan eta jai giroan ateratakoak. Bertan ezin dira falta bere hiru seme-alabak eta senarra, Pablo Errazkin, txistularia … [Gehiago irakurri…]

“La Voz de Guipúzcoa, diario republicano”, 1932

La Voz de Guipúzcoa egunkariaren 1932. urteko kronikak, iragarkiak eta eskelen hustuketa egin dugu, baita Altzako Tokiko Bilduman katalogatu. Horien artean, Altzako udalbatzaren kronikak eta iritziak daude, istripuak eta bestelako gertaeren berri, Jolastokietako kirol jarduera eta gainontzeko kirol kontuak. Denera … [Gehiago irakurri…]

“La Voz de Guipúzcoa, diario republicano”, 1931

La Voz de Guipúzcoa egunkariaren 1931. urteko kronikak, iragarkiak eta eskelen hustuketa egin dugu, baita Altzako Tokiko Bilduman katalogatu. Horien artean, Altzako udalbatzaren kronikak eta iritziak daude, istripuak eta bestelako gertaeren berri, Jolastokietako kirol jarduera eta gainontzeko kirol kontuak. Denera … [Gehiago irakurri…]

Sarroeta-Martutene erakusketa

Ekainaren 6tik 26ra bitartean “Sarroeta-Martutene” erakusketa izango da ikusgai Garberan, Altzako Tokiko Bilduman ikus daitezkeen 245 argazkietatik aukeratutako 27 argazkiz osatutako erakusketa. Erakusketan auzoko bizimoduaren eta giroaren irudiak ikus daitezke, batez ere 40, 50 eta 60ko hamarkadetakoak. Erakusketa auzoko bizilagunen … [Gehiago irakurri…]

Casares, Segundo

José Segundo Casares Larrache (Altza, 1866-06-02 / Donostia, 1938-01-12) Alkate: 1909-1910, 1916 Bera alkate zela Altza Herriak “Villa” titulua eskuratu zuen, 1910. urtean. “Granja Avícola Villa Casares”: http://altza.info/bilduma/pdf/A5267.pdf Escrito en contra de la posible anexión de Altza a San Sebastián … [Gehiago irakurri…]

“Bidebieta”argazki erakusketa Garberan

Uztailaren 13tik abuztuaren 2ra bitartean, “Bidebieta” argazki erakusketa izango da ikusgai Garberan. 28 irudiz osatutako erakusketa da, eta denboran atzera begiratzeko aukera ematen du, 20ko hamarkatik 80ko hamarkadara auzoan izandako aldaketak ikusteko.

“Altza udan” erakusketa Tomasene kultur etxean

Erakusketak, azken hamarkadetako festen oroitzapenak gogora ekartzea du helburu. Altzako festen inguruan prestatutako erakusketa honetan, hainbat jai omendu nahi dira: Larratxo, Buenavista, Herrera, Oleta, Gaiztarro, Altza Kaskoa, Jolastokieta, Santa Barbara… Bertan, auzoetako jaietan bizi izan diren une garrantzitsuenetako argazki bilduma … [Gehiago irakurri…]

Somaten

Historia Somatenak gaizkileengandik edota gerra egoeran defentsan indar armatuei laguntzeko zibil boluntarioak ziren. Primo de Rivera diktadorea Katalunian kapitain jenerala zela somatenaren balioaz ohartu zen eta 1923. urtean, estatu kolpea eman bezain laster, probintzia guztietan ezarri zuen. Errepublika 1931. urtean … [Gehiago irakurri…]

Kutarro, bateria

Kokapena San Marko, 43.300170, -1.919027 Deskribapena Luis Nieva Quiñones, ingeniari militarra proiektatuta, 1888. urtean. Gerra Karlistaren ondorengo gerra inguruneari dagokiola, Kutarroko bateria Oiartzuneko eremu lubakituaren multzo gotortuaren zati da. Bateriak San Marko gotorlekuaren ekialdean +210 kotan kokatutako muino bat okupatzen … [Gehiago irakurri…]

Pedro Ayesta Cendoya

Pedro Ayesta Cendoya, (1898?; Altza, 1969-06-14) Rosario Odriozola Echevesterekin ezkondua, bi seme izan zituen (Manuel eta José). 1934. urteko erroldan Trinkete etxean bizi zen (Odriozola etxean, eskelan), 36 urte zituen eta jornalaria zen. Altzako alkate 1931-1936 urte bitartean. Jose Ayesta … [Gehiago irakurri…]

Jose Manuel Sasiain Astiasuainzarra

Altza, 1885-06-07; ? [Jaiotza agirian: Jose Manuel Saciain Asteasueinsarra] Aita: Carlos Saciain Echeverria Ama: Maria Ramona Asteasueinsarra Usarraga Lau anai-arreba ziren, bera hirugarrena. 1934, urtean Artolategi [Arbolategi] baserrian bizi zen, Sarrueta-Marrtutene. Baserritarra zen. Altzako zinegotzia 1931-36 urte bitartean, independentea.  

Jose Iruretagoiena Kerejeta

Jose Iruretagoiena Kerejeta (Getaria, 1889-03-18; Altza, 1942-01-16) Jaiotza agirian José Joaquín Yrure Querejeta bezala agertzen da (aita Juan Ygnacio Yruretagoyena Lazcano) Altzako zinegotzia 1931-1936 urte bitartean, 1931eko otsailaren 12ko hauteskundeetan. Lizardi baserrikoa, baserritarra. Altzako “Confederación Agro-Pecuaria” elkartearen presidentea (1933), egoitza … [Gehiago irakurri…]

Ricardo Tejada Duque de Estrada

Ricardo Jose Francisco Gabriel Maria del Carmelo, Tejada, Duque de Estrada (Altza, 1899-03-19; 1984) Aita: Juan Bautista, Tejada, Saenz del Prado Ama: Trinidad, Duque de Estrada, Martinez de Morantin Villa Iruña-n bizi zen (Intxaurrondo-Mirakruz) Altzako zinegotzia 1931-1936, 1931eko otsailaren 12ko … [Gehiago irakurri…]

Mario Cordero Maldonado

Errepublika garaiko mediku eta politikaria, Gerra Zibilean errepresaliatua. AHM: “Mario Cordero Maldonado“, in Estibaus bloga (2017-02-14) AHM: “Ocho altzatarras represaliados del franquismo“, in Estibaus bloga (2016-10-27) Mario Cordero Altzako Tokiko Bilduman “Unas palabras del presidente de U. Republicana, don Mario … [Gehiago irakurri…]

Topo, trena

“El Ferrocarril Vascongado En el año 1902 renació la idea que había sido abandonada años antes de prolongar un ferrocarril hasta la frontera francesa. Las obras se iniciaron en 1909 y debieron superar importantes obstáculos como la divisoria del Urumea … [Gehiago irakurri…]

Larreandiak, kontzeju lurrak

Altzagainako mendebaldeko mendi-hegian, XIX. mendearen hasierara arte, kontzeju lursail zabal bat zegoen, Donostiako Udalaren jabetzakoa, Larreandiak izenekoa. 1808tik aurrera, Frantziako okupazio militarrak eragindako gastu handien ondorioz, Udalak lursail horiek salgai jarri eta pribatizatu egin behar izan zituen. Larreandiak izeneko lurrak … [Gehiago irakurri…]

Carmona Guarinos, Gaspar

Gaspar Cardona Guarinos Altzako zinegotzia izan zen 1931-1936 urte bitartean, hasiera batean errepublikanoen babesarekin. Errepublika garaia aurrera joan ahala eta eskuineko alderdiak nagusitu zirenean, 1931. urtean hautatutako zinegotziak baztertuak izan ziren, Cardona izan ezik jarraitu zuela udaletxean zinegotzi-gestore bezala lanean, … [Gehiago irakurri…]

CNTko milizianoak

CNTn afiliatutako miliziano altzatarren zerrenda, “Relación de grupos llegados del frente del Segundo Torreón al cuartel de estas milicias de la C. N. T.” dokumentutik aterata. [1] Izen-abizenak //  Jaiotze-data // Egoera zibila// Jatorria // Bizilekua // Armadan zerbitzatu du? … [Gehiago irakurri…]

Animalien eskulturak Gaiztarron

Basurdea, foka, otsoa, lehoia: Egilea: Dionisio Garcia Arranz Materiala: harria Urtea: 1964-1972 Oreinak: Egilea: Alfredo Tienda Materiala: altzairu erdoilgaitza Urtea: 1964-1972 Erreferentziak: San Telmo museoa: “Oreinak” Beñat Parra: “Bidebietako zaindariak“, Irutxuloko Hitza, 2020-12-11

Ondasunak konfiskatzea (1938)

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 56-57 orr.) 1938an, Gipuzkoako Ondasunak Konfiskatzeko Batzorde Probintzialak [1] honako espediente hauek abiarazi zituen, jatorrizko idazkeran hitzez hitz hala esaten dutenak: Avelino Barriola Aizpurua: Tres cuartas partes de un … [Gehiago irakurri…]

Nafarroako Tribunal de Responsabilidades Políticas delakoan prozesatuak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 105-107 orr. Aipatuko diren kalifikazioak, terminologia eta egitateak epaietatik beretik hartuta daude.) 1939-12-05. CABEZÓN DEL CAMPO, Francisco. 51 urte. Ezkondua. Kaudimenduna. Santanderren, gerra-kontseiluan eta prozesu sumarisimoan epaitu zuten, matxinadari … [Gehiago irakurri…]

Bidebietako Tiro Nazionalean fusilatuak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 91-103 orr.) 1936-10-23. RODRÍGUEZ GARCÍA, Fernando. Donostian jaioa, Altzan fusilatua 1936ko urriaren 23an. Informazioak ez du argitzen Bidebietako tiro-eremuan edo Altzako beste nonbait fusilatu zuten ala ez.[1] [2]. 1937-11-28. … [Gehiago irakurri…]

Mutilatuak, elbarriak eta gaixoak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, pp. 71-76) AMAT IRIBARREN, Segismundo. 1918ko soldadualdikoa. 1938ko otsailaren 9an sartu zen Frantzian, Bartzelonatik. Altzako 1. Konpainia Gorriaren borrokalari ohia. Elosun (Araba) zauritu zuten 1936ko abenduaren 21ean, eta El … [Gehiago irakurri…]

Presoak Mirakruzeko “checa”n

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 38-45 orr.) “Mirakruzeko checa” izenekoari buruzko informazioa Causa Generaletik dator[1]. Checa[2] La Asunción komentuan zegoen, eta bertako agintariek konfiskatu egin zuten, mojak etxetik atera ondoren. Checa izateari dagokionez, informazio … [Gehiago irakurri…]

Atzerrira ebakuatutako haurrak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 62-64 orr.) Bilbotik atzerrira ebakuatutako adingabeetako batzuk, Euzkadiko Jaurlaritzako Gizarte Laguntza Sailak egindako txarteletan erregistratuak, Frantziara bidali ziren[1] [2] eta beste batzuk SESBera[3] [4] –Hainbat Habana lurrunetan joango lirateke[5]–. … [Gehiago irakurri…]

Frantziako kontzentrazio-esparruetan barneratuak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 67-71 orr.) Ondorengo zerrenda Frantziako kontzentrazio-esparruetako barneratuen fitxategi-bildumatik abiatuta egin da[1], erbesteko Euzkadiko Gobernuak egina. Funts beretik datozen beste iturri batzuk, hala nola Afrikako kontzentrazio-esparruetako fitxategiak[2] eta Bram[3], edo … [Gehiago irakurri…]

Atzeguardian hildakoak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 109-115 orr. Honako zerrenda hau Memoria Historikoarekin lotutako proiektuetako zerrendetan agertzen joan diren izenez osatu dira, bai eta digitalizatutako lanbideetatik eta dokumentazio judizialetik, hemerotekatik eta AHMk bildutako testigantzetatik ere.) … [Gehiago irakurri…]

Borrokan eroriak

(URRESTARAZU PARADA, Ion: Altza durante la guerra civil española. AHM, 2020, 105-107 orr. Honako zerrenda hau Memoria Historikoarekin lotutako proiektuetako zerrendetan agertzen joan diren izenez osatu dira, bai eta digitalizatutako lanbideetatik eta dokumentazio judizialetik, hemerotekatik eta AHMk bildutako testigantzetatik ere.) … [Gehiago irakurri…]

Pablo Landa Iribar

Pablo Landa (Zestoa, 1885-10-20; Zalla, 1937-06-27) Zestoatik Altzako Herrera auzora etorri zen lanera 1913an. Bederatzi anaia ziren Landa Iribartarrak, eta bera eta Maria Herrerara etorri ziren bizitzera; Pedro, berriz, Pablorekin oso lotuta zegoen anaia, Pasai Antxon finkatu zen, kontratista gisa … [Gehiago irakurri…]

Juan Bautista Tejada Sáenz del Prado

(Santo Domingo de la Calzada 1857 – Bilbao 1937) Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) jaio zen 1857ko otsailaren 9an. Osasun-arrazoiak zirela medio Donostiara etorri zen, eta han Trinidad Duque de Estrada ezagutu zuen. 1896an ezkondu zen Trinitaterekin, eta urte … [Gehiago irakurri…]

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik

“Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik” azaroaren 6etik 21 arte, Garberan ikusgai egongo den argazki-erakusketaren izenburua da. XX. mendeko bigarren zatiaren geroztik Intxaurrondok ezagutu duen bilakaera urbanistiko itzela islatu eta komunitate batean bolondres egiten den lanari toki bat eskaini zaio (auzoko jaiak, … [Gehiago irakurri…]

Etxetxiki

Kokapena: Buenvista (4G, desagertua) Dokumentazioa: 1761. urteko planoan marraztuta dago, baina izenik gabe. Antxo, Arraskene eta Etxetxiki etxeak marraztuak daude, baina bakarrik “Ancho” jartzen du; 1805 Arrascuenechiqui; 1873 Echechiqui (azkena, bota zuten portua egiteko). LANDA IJURKO, Iñigo: “Altzako etxeak eta … [Gehiago irakurri…]

Altzako udalbatzak Errepublika garaian (1931-1939)

KRONOLOGIA 1931 – 1931-04-12: Udal hauteskundeak. – 1931-04-14: Errepublika aldarrikatu zen. – 1931-04-17: Udala eratzeko ekitaldia: Kargua utzi: Alkate, Juan Bautista Tejada; zinegotziak: Santiago Elizalde, Dionisio Elizalde, Manuel Galardi, José Luis Galardi, Agustín Garmendia, José Matxain, José Manuel Escudero, Pablo … [Gehiago irakurri…]

Los Boscos auzuneko horma-irudiak

Los Boscos auzuneko bederatzi fatxadetan ikus daitezkeen horma-irudiak Miguel Angel Alvarez, Julio García Sanz, Tomás Hernández Mendizabal eta José Luis Iriondo artistek egin zituzten 1989. urtean, Donostiako Udalaren enkarguz. Los Boscoseko bizilagunek laguntza eskatu zioten Udalari fatxadak eraberritzeko eta harreman … [Gehiago irakurri…]

Altza prentsan (1936-1940)

Pandemiak eta bere ondorioek markatutako egun hauen erdian Tokiko Bilduman Altzarekin lotutako eta prentsa idatzian argitaratuak izan diren 1936 eta 1940 urte bitarteko 1.500 erreferentzia baino gehiago katalogatzeko lana bukatu da. Eskura dagoen prentsa digitalizatuaren –La Voz de Guipúzcoa, Frente Popular … [Gehiago irakurri…]

San Luis Gonzaga, plaza

Kokapena: Herrera (43.319387, -1.938596) Erreferentziak “Nacimiento de la plaza San Luis de Herrera” In: estibaus.info (2007/09/21) KORTAJARENA, Andoni: “Herreratar zaar baten bizikaskizunak” In: Hautsa Kenduz II (1994), 9-21 orr. LEMONIEZ ZAPPINO, Luis: “El accidente” In: estibaus.info (1996/04/..) MANCISIDOR, Juan José … [Gehiago irakurri…]

Antonio Silva de Herrera

Antonio Silva de Herrera (1896-?) Altzako alkate izan zen 1938ko urriaren 31tik 1940 apirilaren 6 arte, Donostiak Altza anexionatu zuen arte. Datu biografikoak 1896.- Villanueva (Sevilla) herrian jaio zen 1896ko apirilaren 1ean. (1) 1928.- Alberto Rodríguez González-el Villa Sevilla eraikitzen … [Gehiago irakurri…]

Bizitzaren alde distiratsua

Pandemia eta konfinamendua gorabehera, bizitzaren alde ona distiratzen jarraitzen du, bai alderdi transzendentaletan eta baita xumeenetan ere. Haurtzaroko ibilbideetako gure lagunak gogoratzean zabaltzen dugun irribarrea bezala. Egun hauetan, adibidez, Jesús Cajaravillek Herrerako Sportingek Tokiko Bilduman dituen fitxetan zenbait datu zuzentzeko … [Gehiago irakurri…]